Berriak
Atzealdea

Bake Epailearen izendapena

Bake Epailea, Elduain

2018·12·10


Maria Begoña Basarrate Aguirre, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu-idazkaria naizen honek.

Ondoko hau ematen dut jakitera: Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak, 2018ko azaroa 9an bileran, udalen osoko bilkuren erabaki-proposamenak ain­tzat harturik, eta Botere Judizialaren Lege Organikoko 101.2 artikulua bete dela iri­tzi­rik, aho batez, udalerri hauetako bake-epaile titularra edota ordezkoa izendatu ditu:        

— Elduain (Gipuzkoa) Bake-Epaitegia.

Bake-epailea titularra: Kristina Elizburu Urkizu, and.

Ordezko bake-epailea: Izaskun Kerexeta Ugartemendia, and.

Bake-epaileak izenda­tze­ko erabakiaren aurka, Erregelamendu honetako 12. artikuluan ezarritakoari jarraiki, errekur­tso arrunta edo berrikuste-errekur­tso­a jar daiteke Botere Judizialaren Kon­tsei­lu Nagusiko osoko bilkuraren aurrean, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-prozedura Erkidearenak, ezar­tzen dituen epe, arrazoi eta formetan.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala. 225 zenbakia