Berriak
Atzealdea

Bake Epailearen eta ordezkoaren hautaketa

Bake Epailea eta ordezkoaren izendapena

2018·08·03


BANDOA

Jakinarazten zaizue, Elduaingo Bake Epailea eta  Ordezkoa izendatzeko epea ireki dela. Izendapena egitea Osoko Bilkurari dagokio eta hautagaiak Elduaingo herritarrak izan behar dute.

 

Interesatu guztiak, Elduaingo Udalaren bulegoetan eman beharko duzue izena betiko ordutegian, eta eskaera orri formalizatua bete beharko da.

 

Izena emateko epea, abuztuaren 6tik irailaren 7ra bitartekoa izango da, biak barne.

 

Aipatutako epe hori amaitu eta eskaerarik ez balego, Osoko Bilkurak baldintzak betetzen dituzten herritar guztien artean aukeraketa egiteko askatasuna duela ohartarazten zaizue.

 

Hautapen erabakiaren berri EAEko Auzitegi Nagusiari emango zaio, honek izendapen formala egin dezan.

 

Elduain, 2018ko abuztuaren 3

 

Alkatea