Berriak
Atzealdea

Arte tailerra eta patinajea

2016/2017 ikasturtean arte tailerra eta patinajea antolatzeko proposamena

2016·06·15


Arte tailerra:

  • Astelehenetan, 17:30etik 18:30era
  • Adin guztietako herritarrentzat. Izen-emate kopuruaren arabera taldekatzeak egingo genituzke.
  • Prezioa: irakasleak 40 euro/orduko kobratzen duenez, jende kopuruaren arabera finkatuko da tailerraren prezioa; zenbat eta lagun kopuru handiagoa, orduan eta merkeagoa izango da.
  • Irakaslea: Izaskun Lazkano izango da, Tolosako Zurart denda eramaten duena.

 

Patinajea:

  • Eguna zehaztu gabe
  • 4 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat
  • Prezioa: Arte tailerrean bezala, irakasleak 40 euro orduko kobratzen du, beraz, jende kopuruaren arabera finkatuko da.
  • Irakaslea: Izaskun Lazkano

 

Interesa duzuen guztioi aurre-inskripzioa bete eta udaletxean entregatzea eskatzen dizuegu, ekainaren 30a baino lehen.