Alderdi politikoen propagandarik ez
2019·09·24
OHARRA:
Datorren azaroaren 10ean berriro Espainiar parlamenturako hauteskundeak izango ditugu. Ikusita pasatako hauteskundeetan publizitatean alderdi politiko guztiek gastatu zuten dirutza, (140 milioi euro), oraingo honetan, herritar guztiak publizitate hori etxean ez jasotzeko eskubidea gauzatu ahal izango dute. Hau da, EZ BADUZU ZURE ETXERA INOLAKO HAUTESKUNDE PROPAGANDARIK IRISTEA NAHI, Udaletxean inprimaki bat bete eta sinatu behar duzu.
Udalak INE-ra bidaliko du sinatutako inprimakia eta alderdi politikoei propaganda egiteko bidaltzen zaizkien erroldetatik zure izena ezabatuko dute.
Honek ez du hauteskunde egunean inolako ondoriorik izango, hautesle mahaietan egoten diren bozkak hartu eta BERDIN-BERDIN BOZKATU AHAL IZANGO DA-ETA.