Berriak
Atzealdea

28 kanala iritsi da Elduainera

28 kanala Tolosaldeko Telebista Elduainen ikusteko aukera

2020·04·29


BERASTEGI, BERROBI ETA ELDUAINEN IKUSTEN DA

28 kanala UHF 24 TDT edo LTD uhin bidezko telebista

Ikusi ahal izateko 3 aukera:

1. Telebista berria bada, automatikoki sintonizatu beharko luke, ezer gehiagorik egin gabe.

2. Antena etxe bakarrerako bada, zure telebistako kateak berriro sintonizatu behar dituzu. Automatikoki edo manualki.

3. Antenako seinalea etxebizitza edo familia gehiagotara banatzen bada, komunitateko antena bada, amplifikagailu txiki bat jarri behar da. Horretarako antenistari deitu behar zaio.