Berriak
Atzealdea

2020. urterako ordenantza fiskalak

Udal zergak, tasak eta lizentziak

2019·10·01


Udalbatzarrak, 2019ko irailaren 30ean egindako Osoko Ohiko Bilkuran, bertako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz, 2020. urterako Ordenantza Fiskalak aldatzeari hasierako onarpena eman dio honako atalei dagokienez:

1.1.- Ondasun higiezinei buruzko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatuko dituen ordenantza fiskala.-

1.2.- Udalerriko jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordainarazteko zenbait ahalmen arautzen dituen ordenantza fiskala.-

1.3.- Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuotak finkatzeko elementuak erregulatzen dituen ordenantza fiskala..-

1.4.- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.-

1.5.- Hirilurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskal arautzailea.-

1.6.- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala:

a) Zaborbilketa zerbitzua

b) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko legeak exijitutako hirigintza lizentziak ematea.

c) Lokalak irekitzeagatik tasa.

d) Hilerriko zerbitzuen tasa.

e) Agirien luzapena

f) Ludoteka zerbitzua

1.7.- Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

a) Frontoia erabiltzeagatik tasa

b) Landa eremuko bide publikoen lurzoruaren erabilpen pribatiboa eta aprobetxamendu bereziagatik tasa.

c) Erabilpen publikoko lurretan postuak, barrakak, salmenta etxolak, auto-txokeak, ikuskizunak eta jolasketak jartzeagatik tasa, hala nola, kalez-kaleko industriak, ibiltariak eta zinema errodajeak.

Hasierako onarpen akordioa eta espedientea jendaurrean egongo dira hogeita hamar egunez Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Udal Idazkaritza-bulegoetan, jarraian adierazitako baldintzetan:

a.- Erreklamazio aurkezteko legitimazioa dute: 11/1989 Foru Arauak 17. artikuluan aipatutakoek.

b.- Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udaletxeko Erregistroa eta 39/2015 legeko 16. artikuluak jasotako tokian izango dira.

c.- Erreklamazioak Udal Batzarrari zuzendu behar zaizkio.Informazio publikorako aldia igaro ondoren, inolako erreklamaziorik egin ez bada, hasierako onarpen akordioa behin-betikotzat jo eta ondorioz, aldaketak islatzen dituzten Ordenantza Fiskalak behin betiko onartuak izan direla ulertuko da, beste erabaki espresik hartu beharrik gabe. Guzti hau Ondasun Lokalen 11/1989 Foru Arauak -uztailaren 5ekoak- xedatutakoari jarraituz.

Elduainen, 2019ko urriaren 1ean

Alkatea, Oihana Amundarain Zubillaga

Batez bestekoa (0 Botoak)