Berriak
Atzealdea

2020. urteko egutegi fiskala

Udal Zergak

2019·11·27


2020. ekitaldirako egutegi fiskala

Alkatetzaren 20191129/054 ebazpenaren bidez, 2020rako egutegi fiskala onartua geratu da. 2020. urteko Zerga eta Prezio Publikoen egutegi fiskala honakoa izango da:

  • Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga. Ordainketa egiteko borondatezko epea: 2020ko martxoaren 7tik apirilaren 7ra.

Helbideratutako erreziboen kobraketa data: 2020ko apirilaren 7a

  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Ordainketa egiteko borondatezko epea: 2020ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era.

Helbideratutako erreziboen kobraketa data: 2020ko ekainaren 30a

  • Enpresen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga. Ordainketa egiteko borondatezko epea: 2020ko urriaren 1etik azaroaren 10era

Helbideratutako erreziboen kobraketa data: 2020ko azaroaren 10a

 

Elduainen, 2019ko azaroaren 26an

Alkatea, Oihana Amundarain Zubillaga

Batez bestekoa (0 Botoak)