Berriak
Atzealdea

2018. urterako ordenantza fiskalak

2018. urterako ezarritako ordenantza fiskalak

2018·01·16


Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez, batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, Udalba­tza­rrak 2017ko azaroaren 7an egindako osoko bilkuran ordenantza fiskaletan eta bere eranskinetan egin beharreko aldaketa batzuei buruz, hasiera batez hartutako erabakiak firmeak eta behin betikoak bilakatu dira, eta jarraian argitaratzen dira 2018. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako eragina izan dezaten.

Hori guztia argitaratu egiten da, Gipuzkoako Hazienda Lokalak Erregula­tzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluak agindutakoaren arabera, guztiek jakin dezaten eta arau horretan aurrikusitako gainon­tzeko ondorioetarako.

Aipatutako Foru Arauaren 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesatuek Errekur­tso Konten­tzioso-Administratiboa jarri ahal izango dute aipatutako erabakien kontra, Errekur­tsoa bi hilabeteko epean jarri beharko da, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara­tzen den egunaren hurrengo lanegunetik konta­tzen hasita, Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiko dagokion Salaren aurrean.

Hori horrela izanda ere, eta aipatutako arauak baimen­tzen duen gisan, interesatuek erreklamazio ekonomiko-administratiboa jarri ahal izango dute, nahi izanez gero eta bide konten­tzioso-administratiboa erabili aurretik, hilabeteko epean, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralaren aurrean, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN aipatutako erabakiak argitara­tzen diren egunaren hurrengo lanegunetik konta­tzen hasita.

Dokumentua ikusi