Tolosaldeko Euskararen Mahaia
05·02·2016
Maria Pilar Garmendia Miguel, Elduaingo Udaleko Idazkari Kontu-hartzaileak,
Z I U R T A T Z E N D U :
Bi mila eta hemeretziko otsailaren hemeretziko Ezohiko Udal Batzarraren aktan agertzen denez, besten artean, hitzez hitz honela dion erabakia onartu zela:
LEHENENGO PUNTUA;
“TOLOSALDEKO EUSKALGINTZAREN GOBERNANTZA EREDU BERRIA. TOLOSALDEKO EUSKARAREN MAHAIA” MOZIOA ONARTZEKO PROPOSAMENA.
Alkateak mozioaren irakurketari ekiten dio, izanaz bere letraz letrazko edukia:
____________________________________________________________________________
Tolosaldeko herritar gehien-gehienak euskaldunak dira: eskualdeko biztanleen %75 euskal hiztuna da, beste %10ak ulertu behintzat egiten du, eta belaunaldi gazteenak unibertsalizazioaren mugan daude.
Euskal Herriko zonalde euskaldunenen artean jartzen gaitu horrek eta hau, gure ustez, harrotasunez ez ezik, erantzukizunez hartu behar da.
Globalizazio garaiotan, hiztun komunitate txikiok ahalegin berezia egitera behartuta gaude eutsi ez ezik gure hizkuntzen etorkizuna bermatzeko.
Geure egoeran, posible da Tolosaldean euskara harremanetarako, gozamenerako eta lanerako hizkuntza nagusia izatea, erabateko unibertsalizazioa lortzeko urratsak ematea eta, horrela, hizkuntzen indarberritze eta normalizazioan erreferente izatea, benetako arnasgunea euskararentzat.
Baina ausardiaz, koherentziaz eta eraginkortasunez jokatzea eskatzen digu horrek:azken hamarkadetako lorpen izugarriak gutxietsi gabe, euskalgintzaren ibilbidearen irakurketa kritikoa egitea, lan esparru partekatuak eraikitzea, jomugak adostea eta norabide berean jardunez herritarrei harrotasun eta erantzukizun hori transmititzea. Hori da dagokiguna.
Soka mutur horri, non hari mutur asko txirikordatzen diren, heldu dio 2018an zehar gai horretansakontzen aritu den Tolosaldeko Euskararen Mahaia sustatzekoLan Mahaiak.
Hemen elkartu dira euskalgintza instituzionalaren eta sozialaren sentsibilitateak eta lan ereduak, eta euskararen etorkizuna bermatu eta berau eskualdeko hizkuntza nagusia izatea helburu duen gobernantza eredu berritzaile eta erreferentziazkoa eraikitzeko urrats sendoak eman behar direla izan da ondorio nagusia.
Euskalgintza instituzionalaren eta sozialaren arteko elkarlana, eskualde ikuspegia, estrategia eta helburu komunak, berdintasuna eta zeharkakotasuna, eta eraginkortasuna eta lidergo partekatua dira jorratu eta sakondu beharreko kontzeptuak, guztiak, xede honen zerbitzura: TOLOSALDEAN EUSKARA HIZKUNTZA NAGUSIA IZATEKO ESTRATEGIA BERRITZAILE ETA INKLUSIBOA.
Hitz gutxitan azaldutako gogoeta hori eta bere baitan hartzen dituen ekimenak, pasa den urrian eta abenduan egin ziren bi batzarretan xeheki aurkeztu zizkion aipatutako Lan Mahaiak eskualdean gauzatzen diren hizkuntza politika desberdinen eragileen ordezkaritza zabalari. Eta berretsiak izan ziren.
Horregatik guztiagatik, ordezkatzen dudan erakundearen izenean, ADIERAZTEN DUT:
- Tolosaldea eskualdeko Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkil udalerrietan -horietako batean, batzuetan edo guztietan- euskararen etorkizuna bermatzeko jarduerak sustatzeko, garatzeko edo babesteko erantzukizuna dugula, legez ezarria edo, eta batez ere, geure desioz onartua.
- Bat egiten dugula eskualde ikuspegiko hizkuntza plangintza diseinatu eta aitzineratzeko euskalgintza instituzionala eta sozialaren bilgunea, hau da, Tolosaldeko Euskararen Mahaia, eratu eta indartzeko asmoarekin.
- Bat egiten dugula Tolosaldeko Euskararen Mahaiak izango dituen Misio eta Helburuekin:
- Misioa: Tolosaldean euskara indarberritu eta bere erabilera normalizatzea, berdintasun eta aniztasun balioen oinarrietatik, benetan komunikazio eta kohesio hizkuntza nagusia izan dadin bere lur-eremu osoan.
- Helburu estrategikoak:
- Gobernantza eredu berri bat oinarri eta sostengu duen eragile instituzional, sozial eta kulturalen elkargune eta erabakigunea antolatzea.
- Eskualde mailako hizkuntza politika definitzea.
- Normalizazio erreala lortzeko baliabideak adostu eta abian jartzea.
- Gizarte esparru guztietako eragileekin elkarlana bermatzea, euskara beren eguneroko jardunean hizkuntza nagusia, komuna, izan dadin.
- Helburu estrategikoak:
- Bizikidetza eremu zabalean (generoa, aniztasuna, integrazioa …)inklusio bidea egiteko diskurtsoa eta metodoa landu eta garatzea.
- Garapen sozio-ekonomikoarekin uztartzea.
- Bizitza sozio-kulturala euskaraz izan dadin ahalbidetzea.
- Ordezkatzen dudan erakundea gertu dagoelaTolosaldeko Euskararen Mahaiaren egikaritze prozesuan parte hartzeko etalankidetza eredua honetan sakontzeko, gure presentzia beharrezkoa den foro edo lan-mahaitan parte hartuz, gure esperientzia edota hizkuntzaren normalizaziora bideratutako baliabide teknikoak egitasmoaren zerbitzura jarriz, edota, hala badagokigu (Udalak, Gipuzkako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza) proiektu hau eta bere baitan adostutako ekimen zehatzak ekonomikoki sustengatuz.
- Edonola ere, hartutako konpromiso hauek ez dutelamurrizketarik edo kalterik eragin behar ordezkatzen dudan erakundearen autonomian eta egitekoetan, eta konpromiso hau indartuko dela egitasmo bateratuak gauzatzen diren heinean, baliabideak optimizatzen diren heinean, eta jarduera eraginkorragoa eta errentagarriagoa den heinean.
Presidentziak aurkeztutako mozioa bozkaturik, onartua gertatzen da 2019ko otsailaren 19an.