Noticias
Atrás

Ludotekako begirale bila

Begirale lanpostua

08·06·2020


B A N D O A :

GAIA: LUDOTEKARAKO BEGIRALEEN KONTRATAZIOA

 

1.- DEIALDIA

Elduaingo Udalak haurrentzat udaleku irekiak antolatuko ditu uztailean.

COVID-19a dela eta, bizitzen ari garen egoerara egokitutako zerbitzua eskainiko da aurten, eta haurrak 10eko taldeetan banatuko dira, gehienez 30 ume matrikulatu ahal izango direlarik.

Zerbitzua aurrera eramateko hiru begirale kontratatuko dira, uztailaren 1etik uztailaren 30era bitartean, eta bost orduko lanaldia izango da egunean.

2.- HAUTAGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • 18 urte baino gehiago izatea eta euskaraz jakitea. 
  • Begirale izateko beharrezkoa den titulua lortuta izatea izena-ematerakoan.  
  • Hilabeteko ludotekaren planifikazioa, garapena eta ebaluazioa aurkeztea.

3.- KONTUTAN HARTUKO DIREN BESTELAKO PUNTUAK:

  • Hezkuntza munduari lotutako ikasketa osagarriak izatea.   
  • Udalekuetan hezitzaile bezala eskarmentua izatea.
  • Elduainen erroldatuta egotea baloratuko da.

Lanpostu honetan interesaturik dauden pertsona guztiek, ekainaren 12tik 19ra (biak barne),  Udal-bulegoetan edo udala@elduain.eus helbidera idatzita eman beharko dute izena.

Izena emateko unean bertan, hautagaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Nortasun Agiriaren dokumentua
  • Homologatutako begirale/hezitzaile titulua
  • Hilabeteko ludotekaren planifikazioaren eta garapenaren memoria idatzia.
  • Hala badagokio, arlo horretan izandako lan-esperientziaren frogagiria.
  • Hala badagokio, arlo horretan egindako ikastaroen frogagiriak

Elduainen, 2020ko ekainaren 8an.

Alkatea,

 

Promedio (0 Votos)