Noticias
Atrás

Konpost-ontzi berriak

Etxeko konpostagailuan desegin ezin den hondakin organikoa botatzeko

30·10·2020


ETXEKO KONPOSTAGAILUAN DESEGITEN EZ DEN HONDAKIN ORGANIKOA BOTATZEKO ONTZI BERRIAK

Herriko etxe bakoitzean, bertan sortzen den hondakin organikoa kudeatu ahal izateko konpost-ontziak daude, eta bertara konposta sortzen lagunduko duen hondakina bota behar da, material lehorrarekin batera nahastuz. 

Alta, konpost-ontzi horietan organiko guztia ez da desegiten (hezurrak, arrautz-azalak…), eta etxe askotan arazoa sortzen du horrek. Irtenbide bat aurkitu nahian, Udalak bi konpost-ontzi berri jarriko ditu herriko aparkalekuan (lehenengoa jada erabilgarri dago).

Etxean hezurrak eta bestelakoak aprobetxatuko dituen animaliarik ez daukanak, edo nahi duenak, ontzi horiek erabiltzeko aukera izango du gaurtik aurrera. Baina, kontuan izan, ETXEKO KONPOSTAGAILUAN DESEGITEN EZ DEN organikoa bakarrik bota behar dela.

Udala arduratuko da, barruko hondakinarekin nahasketa egin eta konposta ateratzen.

Bide batez, Corenso Tolosana fabrikaren aurrean dagoen errefusa ontzia ere aparkalekura eramango dela jakinarazten zaizue.

Elduainen, 2020ko urriaren 30ean